Ortzadar S.M.-k Bikain ziurtagiria jaso du
ORTZADAR SM-k bere erakundean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala (Bikain Beltza) jaso du aurten.
Azaroaren 30ean egin da 2011ko Bikain sariak emateko ekitaldi publikoa, Bilboko Guggenheim Museoan. Bertan, hainbat enpresek ziurtagiriak jaso dituzte, Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuaren, Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako sailburuordearen, eta Nuria López de Guereñu, CONFEBASKeko idazkari nagusiaren eskuetatik.
